Lea Ibarra Amankomunazgoa - Munitibar - Aulesti - Gizaburuaga - Amoroto - Mendexa

Animaliek ura edateko aska
Bengola Energi Naturala
Bengola Natur Energia Interpretazio Zentroa

Bengola, Energia Berriztagarrien Parkea

Aisialdiaz gozatu eta bakarka, lagunartean zein familian lasaigune ezin egokiagoa aurkitu genezake Bengolan, besteak beste, ondorengo elementuek osatzen dutelarik parkea:

  • - Euskal Autonomia Erkidegoan egindako lehen bi haize errotak ...
  • - "Ube" eskulturagileak diseinatutako zubia, "corten" altzairuaz xaflaz egina. 12 metroko luzera, 4ko zabalera eta 3,7ko altuera du.
  • - Leako altxorren interpretazio gela:
    Gela honetan Lea bailaran hain oparoak izan diren burdinola eta erroten funtzionamendua azaltzen da, baita bailaran barrena aurki dezakegun ondarearen berri ere.
    Lea Ibilbideak ere badu bere garrantzia gela honetan, bertan azaltzen delarik nondik norakoa, zer ikusi, etab.
  • - Eguzki ordularia bereren interpretazio panelarekin.
  • - Zhen lorategia.
  • - Eskenatokia, "corten" altzairuarekin egina hau ere, hainbat olerkari eta kantariren testuekin hornitua.
  • - Baratze-lorategia
  • - Eremu guzti hauek batzeko bidexkatxo bat dago zeineko harri lozek Lea Ibarreko Udal Mankomunazgoa osatzen duten udalerrien eta auzoen izenak daramatzaten.
Cookie-en Erabilera:
Leaibarra.com-ek, geure eta beste batzuen cookieak erabiltzen ditugu nabigatzeko esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, gure cookien politika onartzen duzula ulertuko dugu.
Lea Ibarrako Udal Mankomunazgoa, Elexalde 1 - 48289 GIZABURUAGA - Tel: 946842982 - Emaila: leaibarra@bizkaia.org - Web-Mapa - Irisgarritasuna - Lege-oharra - Cookie