Bizkaiko mendirik garaienean duen sorburutik hasi eta itsasoratzen deneraino,
aspaldidanik ildokatzen zuen lurraldeari deritzo Lea Ibarra. Ibai baten izenak eta izanak taxututako bailara dugu beraz.Kantauri Itsasoak edo
mugatzen du iparraldean, Durangaldeak hegoaldean eta alde banatan, alegia ekialde eta mendebaldean, Artibai ibarrak eta Busturialdeak eta Urdaibaiko biosfera naturalak.Administratiboki, Bizkaiko lurralde historikoa osatzen duten zazpi eskualdeetarik mendebaldekoenean dago lurralde hau, Gipuzkoatik gertuenekoan, alegia
deiturikoan.Zazpi udalerri biltzen dira Lea ibaiaren arroan, hegoaldetik hasita, Munitibar, Aulesti, Gizaburuaga, Amoroto, Mendexa, Ispaster eta Lekeitio, hurrenez hurren. Lehen bost udalerriek,
eta sozioekonomikoak oso antzekoak izaki, elkarri estuki lotuta daude, eta harreman sendo horrek Lea Ibarreko Udal Mankomunazgoa sortzera eraman zituen.Bost udalerriok eta Mankomunazgoa bera dira hain zuzen ere, lan honen sustatzaile, ardatz eta helburu. Aurrerantzean,
aipatzen den bakoitzean Munitibar, Aulesti, Gizaburuaga, Amoroto eta Mendexa herriek osatzen duten inguruaz ariko gara batik bat.Malkarrez, muinoz eta tontorrez jositako eremua dugu Lea Ibarra. Ibaia lerro zuzen bihurtzerik balego eta
bitarteko tartea neurtuko bagenu, hogei kilometro eskasetan 0tik 1.024 metrorako altuera-aldea bistaratuko litzaiguke hegotik iparrerako mugetan.Gutxi dira lur lauak. Izan ere,
osatzen duten bost udalerrietarik bi –Amoroto eta Mendexa– tontorretan eraikita daude, eta gainerako hirurak –Gizaburuaga, Aulesti eta Munitibar– mendien magaletan.Ba da, hala ere, eremu baxu eta hondartsurik. Esate baterako,
hondartza. Paraje gozoak eta gailur zelatariak, itsas usaina eta mendi haizea, nekazaritza eta arrantza giroak plano berean...Aise begitanduko zaigu
, kontrastez eta liluraz beteriko lurraldea.